Euskararen Nazioarteko Eguna Estatu Batuetan!

2010-12-03
hauxe heldu zaigu munduko beste puntatik EUSKARAREN EGUNA dela eta...


Kaixo,

Koldo Abando Olabarri naiz, Deustuarra.
Orain Wisconsinen EEBBn nabil 2.batxilergoa egiten, ta zer egin dut High Schooleko jendearekin Euskararen Nazioarteko Egunerako!

Eskerrik asko atentzioagatik!


karkar ibarrekolanda institutuan

2010-11-30
euskararen eguna aitzakian hartuz, karkar gazte taldeak ibarrekolanda institutuko gazteei taldearen berri emateko aukera izan du, azken batean ikastetxeak aste kulturala antolatzen du abenduaren 3a dela eta.

Karkar_2010_Euskarareneguna (1)

Karkar_2010_Euskarareneguna (7)

Aurkezpenean gazte taldean egiten diren jarduerez edota euskara elkarte baten funtzionamenduaz mintzatzen egon dira. Are gehiago, gazte batzuk ere txantxiku astialdi taldearen gaineko informazioa eskatu dute. Poztekoa benetan, hirugarren urtez berbaizu euskara elkarteko gazte arloak bere tartetxoa izan du.


Karkar_2010_Euskarareneguna (22)

Karkar_2010_Euskarareneguna (20)

trikipoteo japoniarra

2010-11-11

pasadan ostiralean karkar gazte taldeak trikipoteo saiakera egin zuen deustualdetik!
12 gazte bildu ginen dantzan, kantuan... denetarik.

bat bateko inprobisazio izan zen, batzuk panderoa eta trikia nola jotzen zen galdetzen hasi ziren eta praktikatzen ere, beste batzuk dantzan jardun genuen, ikasteko ere ez da aukera txarra!

joango gara hobetzen irteeratxo hauek eta hurrengoetarako ANIMATU ZAITEZ!

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN



CARCAR

2010-10-05






Gure Gazte Taldearen oroigarria topatu dugu Nafarroan

tututuruturu....


ELFO NEGRO deustuko gazte lokalean

2010-09-20

“Enjoy Capitalism!” biraren hasiera.

ELFO NEGROren “VITESSE” diskaren aurkezpen bira.


Urriak 1 (ostirala) 20:30 h.

Deustuko Gazte Lokalean

ELFO NEGRO

http://www.myspace.com/elfonegroxxx

+

KRATER

http://www.myspace.com/kraterhc

Organizan / Antolatzaileak:

DDT Banaketak

In My Heart Empire

Elfo Negro

Gazte Lokala

http://www.myspace.com/elfonegroxxx

lesakako san ferminak 2010

2010-07-13
Giro ezinhobean ibili ginen pasadan asteburuan ! Ostiraletik ibili ginen Lesakan asteburupasan.

Ostiral gaueko giroa mundiala eta larunbat goizean betizuak ikustera joan ginen, zelako adar puskak!

Larunbata egun eguzkitsua eta oso beroa izan zen, beraz, errekan bainu bat baino gehiago hartu genuen eta gauean berriro festara!

IMGP2679

ARAGAZKI GEHIAGO hemen

LESAKAKO SAN FERMINAK uztailaren 10 eta 11

2010-06-23
lesaka sf


"Txarangak karrikak alaitzen dituen bitartean, festa lehertu eta sekulako giroa sortzen da herrian (...) Sanferminetaz harago, alde zaharraren xarmak eta inguruko hamabi auzoen nortasunak Lesaka urte osoan zehar bizirik dagoela erakusten dute."


Gehiago irakurtzeko: http://www.argia.com/argia-astekaria/2126/lesaka-nafarroa/osoa

karkartaldea@gmail.com

euskaldun pirañentzako jolas-testa

2010-06-04
Tartetxo batean entretenitu nahi baduzu, ez duzulako beste ezer egiterik, etxean asperturik.. ba egizu klik hementxe: karkarzaletasuntesta ta ea, ea, ea...

karkar_testa


Zure iritzia ere interesatzen zaigu, beraz, idatzi lasai eta argudiatu nola ikusten duzun jolasa

ikusezazu.com: zinema online

gazteok!!! filmak, dokumentalak eta telesailak euskaraz ikusteko aukera sarean

"(...)2009. urteko otsailean, eta hainbat urtebeteko bilduma lanari esker, sortu berria da ikusezazu.com. Webgune hau da, edonon dagoen euskaltzaleren bideo webgunea. Gaur egun, euskaraz online filme, telesail edo dokumentalak ikusteko dagoen webgune bakarra dela esan dezakegu, beraz alor honetako lehen webgune euskalduna izan daiteke.(...)"

Gehiago: http://graff.h3m.com/~s02b99f7/ad/

ikusezazu.com

Kanoa Irteera: maiatzak 22, larunbata

2010-05-10
Nerbioi ibaitik zehar, Euskaldunan hasi eta Arriagararte!

kanoa_karkar

Denborapasa: bideotxo batzuk

2010-04-27
ikusi, ikusi!
bideotxo interregarriYAK!
hartu tartetxo bat kuxkuxeatzekouououo!

BITXIAK

FRAT (frantsesa, oso ona)



Vincent (Tim Burton, 1982)



http://www.youtube.com/watch?v=UjgHbRrnjhU&playnext_from=QL
(The Sandman, 1992, Tim Burtonen antzeko estiloa)



ANIMAZIOZKOAK








Multimedia

LABURBIRA VII.zirkuitua: film laburren emanaldia

Kartela

MAIATZAREN 13an, osteguna
arratsaldeko 19.30etan Bidartean
SARRERA DOAN!

apirilak 24, euskaldunon bazkaria + kulturgileen plaza

2010-04-16
24ko_bazkaria_kartela

Izena emateko azken eguna apirilak 21

Tiketak erosteko guneak:
Izeki taberna, Batzokia, Intxixu, Deustuko Ikastolako Guraso Elkartea, Meson de Luis, Oktoberfest, Herriko eta Berbaizu

GAZTEAK - 15euro

Bilbao ciudad de vacaciones

2010-03-29
Gaua zen eta gure erroparik onenekin atera ginen kalera

Kalea zapaldu orduko, gorantz begiratu eta gauza arraroak, zeharo esperogabeak, ikusten hasi ginen inguruan

Entzuna genuen Bilbo aldatzen hasia zela, baina halakorik ez genuen espero

Ez genuen ezertxo ere ulertzen! Euskararen arrastorik ez genuen inon ere aurkitzen, eta urduritzen hasi ginen, ezin inora begiratu hizkuntza ezezagunez idatzitako panel izugarriak, hiri osoa dekoratzen zutenak, ikusi gabe!

Paseoan zetozen beste bi lagun ikustearekin bat, apur bat lasaitu ginen: "Aizue, badakizue non afaldu? Ez dugu ezertxo ere ulertzen eta galdu xamar gabiltza!"

"Goseak? Etorri gurekin, guk eramango zaituztegu leku onera" eta bat batean kuadrila osoa agertu zitzaigun inguruan.

Oraindik ere eremu zailetan ibili behar izan genuen: klabean idatzirik ote zeuden panel handi guzti haiek?

Guztien goiburu hizki ulertezinez apainduriko Dorre zirarragarria agertu zitzaigun

Eremu lasaixeagoetara heldu ginen arte

baina hor ere berriz antzeko gertaera paranormalak, gure hizkuntzaren arrastorik ez

Afaltzeko ordua zen, eta ez geneukan eztabaidarako tarte lar, baina Frantzis gure adiskideak

eman zigun pistarik onena: " Pavarottiren omenez dekoratu digute hiria". Ahhhhhh!!!!

Zalantza geratu zitzaigun baina, ez ote zuten Duceren omenez dekoratu...


Beraz hauen bisitak bukatu bezain laister, dena ulergarri egingo zaigu berriz ere?

KARKAR II. FUTBOLIN TXAPELKETA

2010-03-26
Aurtengo Deustuko jaietan KARKAR GAZTE TALDEAK bere II. futbolin txapelketa ospatu zuen.
Giro ezinhobea lokalean eta benetan poztekoa hainbat euskal gazte elkarturik ikustea.

2010eko Irabazleak: Josu eta Andoni, zorionak!

Futbolina + elektrotuna_0501

Argazki gehiago HEMEN

Jai giroan txisagure...

2010-03-16
Ez da ideia txarra izan SOLOMO GAZTE ASANBLADARENA,
aurtengo jaietan komunen erabilgarritasuna sustatzeko asmoz eta jai txukunagoak izateko helburuarekin kartel xelebre hauek jartzea okurritu zaie,

Paellak+jokuak_0282

ZEINU HIZKUNTZA IKASTAROA

2010-03-03
Otsailaren 16an hasita eta martxoaren 2ra arte, astearte eta ostegunero, 7 pertsonako taldetxoa bildu izan gara Bidarte auzoetxean Zeinu Hizkuntza ikasteko asmoz. Hizkuntza berria, zeinu gehiegi denak buruan sartzeko eta ordu gutxi. Horretan bat gatoz ikasle zein irakaslea. Baina, horretaz gain, ikasteko gogo ikaragarriak, ilusioa eta barre algara. Alde onak eta txarrak izan ditu ikastaroak, baina parte hartu dugun guztiok (ikasle gisa ala irakasle lanetan) esperientzia berria daramagu geure motxiletan.

Maider Elkoro
Ibon Urrutia
Eider Egurbide
Irati Azkona
Janire Soldevilla
Itziar

eta esker mila parte hartutako lagunari eta gure irakasleari Janire Alonso.

Zeinu hizkuntza30

Eta ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

II. FUTBOLIN TXAPELKETA

2010-03-01
IZEN EMATEKO:
karkartaldea@gmail.com

*bikote bakoitzak 4€ sinboliko jarriko ditu eta Tunizia bidai zozketan sartuko dira.

FutbolinaII

barrerik indartsuena euskaraz egiten dena
GOLIK EZ EUSKARARI

izena emateko azken eguna martxoak 16

Bazen behin, Euskara izeneko mutila

Hona hemen Argia.com-en aurkitutako laburmetraia, oso orijinala eta dibertigarria. Jon Koldo Etxebarria, Aitzol Bilbao eta Josu Pedruzoren ekoizpena da, zuzendari laguntzailea Iñaki Reyna duelarik.

Ikusi!

Ez, ez, ez, talorik ez!

2010-02-03
Kar kar gazte taldeak urtarrilaren 23an talo tailerra egin zuen Larrauriko Trobiko Errota baserrian. Gure berbaizukide den Isuskok bere familiaren baserria eta taloaren gaineko azalpenak ematera gonbidatu gintuen. Tailerraren hirugarren urtea izanik eta Berbaizu Euskara Elkartearen urteurrena aprobetxatuz, gazte taldeak ikuspegi berria eman nahi zion jarduerari eta gonbidapenari ezin izan zion uko egin.

Harrera ezinhobea izan zen, Isuskoren osabak labea martxan jarri zuen eta bere amama taloaren gaineko azalpenak eman zizkigun. Antzinako errota ere bisitatu genuen, auzoko batek gonbidatuta, eta irina aspaldian nola egiten zen erakutsi zigun. Ondoren bazkaria, eta taloz beteta heldu ginen etxera, ahaztu gabe, hurrengo egunerako, soberan zeuden taloak ere poltsa batean geramatzala!

Esker onak familiari Kar Kar gazte taldetik, benetan primeran pasatu genuen eta hurrengo urtean errepikatzeko gogoekin gelditu gara.

Bideoa:




Argazkiak:

Zeinu Ikastaroa Otsailean

2010-01-25


izena emateko
karkartaldea@gmail.com

Kameratoia 2009

2010-01-18
Abenduaren 12an ospatu zuen Topaguneak Kameratoiaren 5. edizioa Bermeon. Ikus-entzunezko rally honetan gazte sortzaileak dira protagonista, goizean goiz ematen zaien gaiaren inguruan 3 minutu inguruko laburmetraia prestatu behar dute antolatzaileek agindutako lokalizazioetan. Denbora zehaztasun handiz neurtu behar da: goizean grabaketa orduak hartu eta lasterka editatu arratsaldean. Edizio honetako gaia "Txo! Erdu hona! / Erdu hona, alabatxi!" izan zen.

Deustuko bi gaztek eta Sondikako beste lagun batek Watefak! Taldea izenpean "Olatrat" izeneko lana grabatu zuten. Arazo teknikoak zirela eta ezin izan zuten bideoaren edizioa amaitu. Honako hau da amaierako bertsioa.



Olaia Simon: "Greziako ikasle mugimendua Europako indartsuenetarikoa da"

2010-01-15

Olaia Simon 23 urteko deustuarra sei hilabetez joan da Greziara Erasmus programarekin Biologia ikasketak burutzera. Biologia ikasle batentzat leku aproposa dela aitortzen du Olaiak, itsasalde oparoa eta hegaztientzako zonalde garrantzitsuak baitaude. Etxetik gehien faltan botatzen duena lagunekin Deustuko tabernetan egotea da.

















1- Zertara joan zara Greziara?

Erasmus programarekin Greziako Thessalonikako Aristotelious Panepistimiora, sei hilabetez etorri naiz, biologiako ikasketak ia bukatzera. Teoriaren bibliografia ingelesez jaso eta azterketa hizkuntza berean egiteko aukera dut. Praktikak aldiz, grekeraz egin behar dudala suposatzen da. Pisu bat alokatu dut beste bi pisukiderekin batera: Murtziako neska bat eta mutil frantses batekin.


2- Nolakoa da unibertsitatea?

Greziako unibertsitate publikoan ikasketak dohainekoak dira eta material gehiena ematen dizute, nahiz eta, praktiketako materiala oso eskasa eta egoera txarrean egon. Unibertsitatea errepublika independiente gisa funtzionatzen du, hots, konstituziotik aparteko araudi propioa dauka Atenaseko Unibertsitate Politeknikoaren matxinadaz geroztik. 1973an gertatutako ikasleen manifestazioa hainbat hildakoekin bukatu zen, baina diktaduraren bukaeraren hasiera izan zen. Ordutik, Greziako ikasle mugimendua Europako indartsuenetarikoa izan da.



3- Zelan moldatu zara greziar bizimodura?

Greziako bizimodua mediterraneoa da, lasai jateko eta edateko kultura, ordutegi malguekin eta gaueko bizitza aktiboarekin. Bizitza erritmoa lasaia da, lasaiegia batzuetan. Hasieran nire onetik ateratzen ninduen hainbesteko patxada, tramite burokratikoak egiteko ez baita batere lagungarria. Hiri handi batean egonda ere, geldo lan egiten da. Hala ere, harritzeko da, azkenean dena dabilela, nola ez jakin arren.


4- Grekeraz zerbait esaten badakizu?

Grekera uste baino zailagoa da. Guretzat ahoskera erraza bada ere, hiztegi oso aberatsa du eta ulertzeko zaila da. Zerbait esaten badakit. Dena den, greziar askok ingelesez dakite eta ez badakite, ziur egon zaitezke zurekin berba egiteko gai den norbait aurkituko dutela. Lagungarria da jakitea omorfi/os/o polita esan nahi duela eta ligo hitzak gutxi esan nahi duela, Euskal Herritarrontzat erraza gogoratzeko!



7- Parrandan ateratzeko herrialde aproposa da Grezia?


Oso giro desberdinak topa daitezke. Tabernetan kopak hartzea, oro har, garestia da eta pub gehienetan sarrera ordaindu behar da. Bestalde, edonon periptero edo kioskoren bat aurki daiteke, edozein ordutan garagardo eta bestelako edariak eta produktuak saltzen dituztenak. Gainera, unibertsitate barruan ia egunero jai desberdinak antolatzen dira. Gazteen artean gehienbat drum & bass, ska, reggae, heavy eta pop entzuten dira.


8- Biologia ikasle batentzat herrialde ona dirudi: flora eta fauna oparoa du Greziak.

Bai, itsasaldean oso aberatsa da eta hainbeste irlek inguru desberdinak eskaintzen dituzte. Penintsula ere oso oparoa da, mendiak eta ibaiak ugariak dira eta hegaztientzako garrantzi handiko zonaldeak daude. Leku babestu hauek espezie askoren mantenurako ezinbestekoak dira. Flora gehienbat mediterranearra da.

9- 2007an, baina, sute askok Greziako basodiaren zati handi bat suntsitu zuten. Nola dago egungo egoera?


Orduan, prebentzio plan berria ezarri zen, baina 2009an izan dituzten zenbait sutek argi utzi dute, ezer gutxirako balio duela. Jendea haserre dago, zer gertatuko denaren zain.


10- Grezian bizi izan diren ikasle matxinadak kontuan hartuta: nola ikusten duzu Greziako ikasle mugimendua?


Mugimendu mota asko dago: festak, hitzaldiak eta manifestazio ugari. Abenduaren 6an, izan dugu manifestaziorik handiena. Aurreko urtean poliziak hildako gazte anarkistaren ohorean ez ezik, gazteek aldaketak aldarrikatzen zituzten. Istiluak sortu ziren eta alderdi bakoitzak bere armak erabili zituen. Ikasleek harriak eta molotov koktelak erabiltzen zituzten bitartean, poliziek borrak, gomazko pilotak eta gas negar-jarioleak.


11- Zer botatzen duzu faltan Euskal Herritik?

Lehenik, lagunak. Bigarrenik garagardoaren prezioa tabernetan eta azkenik biak batera. Deustuko Izeki tabernan ematen ditugun ordu horiek batez ere, pasa berri dugun astea komentatzen eta tontoarena egiten.


12- Zer dakite greziarrek Euskal Herriari buruz?


Askok ez dute Euskal Herria ezagutzen. Batzuk nahikotxo dakite, egoera politikoaren idei makala eta gure paisaien berri dute. Eta gehienek hiriak ezagutzen dituzte euren futbol taldeei esker.


13- Greziaz aparte, beste herrialderen bat ezagutzeko aukerarik izan duzu?

Albanian egon naiz pisukideekin abenduaren hasieran eta hemendik gutxira Istanbulera joango gara. Albanian jendea oso jatorra da eta komunismoaren eragina nabaria da. Herri musulmana izanik, oraindik emakumea ez da bizitzaren arlo guztietan azaltzen. Prezio baxuak ditu, oso ondo jaten da eta oraindik ez daude turismora ohituta. Herrialde erabat gomendagarria da.