Laburmetraiak edozein generokoak izan daitezke baina euskaraz izan behar dira derrigorrez. Aurkeztutako lanek ez dute 10 minutu baino gehiagoko iraupena izango (kredituak barne).
Lehiaketaren bestelako arauak eta datuak:
- Apirilaren 2an, larunbata, hasiko da lehiaketa goizeko 10:00etan. Ordu horretan grabazioan agertu behar diren lokalizazioak eta objektua banatuko dira.
- Apirilaren 3an, igandea, 20:00etan entregatu beharko da laburmetraia (DVD video + fitxategi bat AVI, MPG-2 edo WMV formatuan).
- Bakarka zein taldeka (4 pertsona gehienez) aurkezteko aukera dago.
- Izena emateko: karkartaldea@gmail.com eta deustukogazteasanblada@gmail.com
- Izena emateko epea: Martxoak 30 arte.
- Epea igarota, gaia bidaliko zaie parte hartzaileei e-posta bidez.
- Grabazioa eta ediziorako behar diren materialak (kamerak, tripodeak, ordenagailuak...) parte hartzaileek ekarriko dituzte.
Sariak:
Lehenengo saria 300€
Bigarren saria: 100€
Hirugarren saria: 50€
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
0 Iruzkin:
Publicar un comentario