Zeinu Ikastaroa Otsailean

2010-01-25


izena emateko
karkartaldea@gmail.com

Kameratoia 2009

2010-01-18
Abenduaren 12an ospatu zuen Topaguneak Kameratoiaren 5. edizioa Bermeon. Ikus-entzunezko rally honetan gazte sortzaileak dira protagonista, goizean goiz ematen zaien gaiaren inguruan 3 minutu inguruko laburmetraia prestatu behar dute antolatzaileek agindutako lokalizazioetan. Denbora zehaztasun handiz neurtu behar da: goizean grabaketa orduak hartu eta lasterka editatu arratsaldean. Edizio honetako gaia "Txo! Erdu hona! / Erdu hona, alabatxi!" izan zen.

Deustuko bi gaztek eta Sondikako beste lagun batek Watefak! Taldea izenpean "Olatrat" izeneko lana grabatu zuten. Arazo teknikoak zirela eta ezin izan zuten bideoaren edizioa amaitu. Honako hau da amaierako bertsioa.



Olaia Simon: "Greziako ikasle mugimendua Europako indartsuenetarikoa da"

2010-01-15

Olaia Simon 23 urteko deustuarra sei hilabetez joan da Greziara Erasmus programarekin Biologia ikasketak burutzera. Biologia ikasle batentzat leku aproposa dela aitortzen du Olaiak, itsasalde oparoa eta hegaztientzako zonalde garrantzitsuak baitaude. Etxetik gehien faltan botatzen duena lagunekin Deustuko tabernetan egotea da.

















1- Zertara joan zara Greziara?

Erasmus programarekin Greziako Thessalonikako Aristotelious Panepistimiora, sei hilabetez etorri naiz, biologiako ikasketak ia bukatzera. Teoriaren bibliografia ingelesez jaso eta azterketa hizkuntza berean egiteko aukera dut. Praktikak aldiz, grekeraz egin behar dudala suposatzen da. Pisu bat alokatu dut beste bi pisukiderekin batera: Murtziako neska bat eta mutil frantses batekin.


2- Nolakoa da unibertsitatea?

Greziako unibertsitate publikoan ikasketak dohainekoak dira eta material gehiena ematen dizute, nahiz eta, praktiketako materiala oso eskasa eta egoera txarrean egon. Unibertsitatea errepublika independiente gisa funtzionatzen du, hots, konstituziotik aparteko araudi propioa dauka Atenaseko Unibertsitate Politeknikoaren matxinadaz geroztik. 1973an gertatutako ikasleen manifestazioa hainbat hildakoekin bukatu zen, baina diktaduraren bukaeraren hasiera izan zen. Ordutik, Greziako ikasle mugimendua Europako indartsuenetarikoa izan da.



3- Zelan moldatu zara greziar bizimodura?

Greziako bizimodua mediterraneoa da, lasai jateko eta edateko kultura, ordutegi malguekin eta gaueko bizitza aktiboarekin. Bizitza erritmoa lasaia da, lasaiegia batzuetan. Hasieran nire onetik ateratzen ninduen hainbesteko patxada, tramite burokratikoak egiteko ez baita batere lagungarria. Hiri handi batean egonda ere, geldo lan egiten da. Hala ere, harritzeko da, azkenean dena dabilela, nola ez jakin arren.


4- Grekeraz zerbait esaten badakizu?

Grekera uste baino zailagoa da. Guretzat ahoskera erraza bada ere, hiztegi oso aberatsa du eta ulertzeko zaila da. Zerbait esaten badakit. Dena den, greziar askok ingelesez dakite eta ez badakite, ziur egon zaitezke zurekin berba egiteko gai den norbait aurkituko dutela. Lagungarria da jakitea omorfi/os/o polita esan nahi duela eta ligo hitzak gutxi esan nahi duela, Euskal Herritarrontzat erraza gogoratzeko!



7- Parrandan ateratzeko herrialde aproposa da Grezia?


Oso giro desberdinak topa daitezke. Tabernetan kopak hartzea, oro har, garestia da eta pub gehienetan sarrera ordaindu behar da. Bestalde, edonon periptero edo kioskoren bat aurki daiteke, edozein ordutan garagardo eta bestelako edariak eta produktuak saltzen dituztenak. Gainera, unibertsitate barruan ia egunero jai desberdinak antolatzen dira. Gazteen artean gehienbat drum & bass, ska, reggae, heavy eta pop entzuten dira.


8- Biologia ikasle batentzat herrialde ona dirudi: flora eta fauna oparoa du Greziak.

Bai, itsasaldean oso aberatsa da eta hainbeste irlek inguru desberdinak eskaintzen dituzte. Penintsula ere oso oparoa da, mendiak eta ibaiak ugariak dira eta hegaztientzako garrantzi handiko zonaldeak daude. Leku babestu hauek espezie askoren mantenurako ezinbestekoak dira. Flora gehienbat mediterranearra da.

9- 2007an, baina, sute askok Greziako basodiaren zati handi bat suntsitu zuten. Nola dago egungo egoera?


Orduan, prebentzio plan berria ezarri zen, baina 2009an izan dituzten zenbait sutek argi utzi dute, ezer gutxirako balio duela. Jendea haserre dago, zer gertatuko denaren zain.


10- Grezian bizi izan diren ikasle matxinadak kontuan hartuta: nola ikusten duzu Greziako ikasle mugimendua?


Mugimendu mota asko dago: festak, hitzaldiak eta manifestazio ugari. Abenduaren 6an, izan dugu manifestaziorik handiena. Aurreko urtean poliziak hildako gazte anarkistaren ohorean ez ezik, gazteek aldaketak aldarrikatzen zituzten. Istiluak sortu ziren eta alderdi bakoitzak bere armak erabili zituen. Ikasleek harriak eta molotov koktelak erabiltzen zituzten bitartean, poliziek borrak, gomazko pilotak eta gas negar-jarioleak.


11- Zer botatzen duzu faltan Euskal Herritik?

Lehenik, lagunak. Bigarrenik garagardoaren prezioa tabernetan eta azkenik biak batera. Deustuko Izeki tabernan ematen ditugun ordu horiek batez ere, pasa berri dugun astea komentatzen eta tontoarena egiten.


12- Zer dakite greziarrek Euskal Herriari buruz?


Askok ez dute Euskal Herria ezagutzen. Batzuk nahikotxo dakite, egoera politikoaren idei makala eta gure paisaien berri dute. Eta gehienek hiriak ezagutzen dituzte euren futbol taldeei esker.


13- Greziaz aparte, beste herrialderen bat ezagutzeko aukerarik izan duzu?

Albanian egon naiz pisukideekin abenduaren hasieran eta hemendik gutxira Istanbulera joango gara. Albanian jendea oso jatorra da eta komunismoaren eragina nabaria da. Herri musulmana izanik, oraindik emakumea ez da bizitzaren arlo guztietan azaltzen. Prezio baxuak ditu, oso ondo jaten da eta oraindik ez daude turismora ohituta. Herrialde erabat gomendagarria da.