bilboko errekan blai blai!

2011-05-30

Asteburu honetan karkar gazte arloko lau lagun larunbat eguerdian Bilboko Itsas Museora gerturatu ginen Bilboko errekan kanoak egiteko. Bertan bilbobentura deritzon elkarteak errekatik ibilbidetxoak egiteko aukera ematen baitu.

Bertan Txominek (kanoen arduradunak) azaldu zizkigun arrisku arauei adi egon eta pentsatu barik Nerbioi ibaian sartu ginen! Segiduan batek uretara salto egin zuen kanoatik, bainu bat hartzeko irrikitan zegoelarik, eta berarekin batera beste hirurok animatu ginen ere!

IMGP3225

Eguraldi ezinhobea eta giro ezinhobea ere, egun horretan bilboko triatloiarekin bat egin genuen,eta nola ez geuk hori aprobetxatu eta errekatik ikusi genuen lasterketa eguzkipean.

Hemen dituzue egun horretako fotuak, azalpen handirik behar ez dutenak, Bilboko errekaz nahi genuen beste disfrutatu genuen eta!

IMGP3209


ARGAZKI GEHIAGO HEMEN