Mostrando entradas con la etiqueta laburmetraia Topagunea Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya Bermeo deustu gazteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta laburmetraia Topagunea Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya Bermeo deustu gazteak. Mostrar todas las entradas

Kameratoia 2009

2010-01-18
Abenduaren 12an ospatu zuen Topaguneak Kameratoiaren 5. edizioa Bermeon. Ikus-entzunezko rally honetan gazte sortzaileak dira protagonista, goizean goiz ematen zaien gaiaren inguruan 3 minutu inguruko laburmetraia prestatu behar dute antolatzaileek agindutako lokalizazioetan. Denbora zehaztasun handiz neurtu behar da: goizean grabaketa orduak hartu eta lasterka editatu arratsaldean. Edizio honetako gaia "Txo! Erdu hona! / Erdu hona, alabatxi!" izan zen.

Deustuko bi gaztek eta Sondikako beste lagun batek Watefak! Taldea izenpean "Olatrat" izeneko lana grabatu zuten. Arazo teknikoak zirela eta ezin izan zuten bideoaren edizioa amaitu. Honako hau da amaierako bertsioa.