bua txabal lesakan!

2011-07-18
pasadan uztailaren 7tik 10era karkar gazte arloko gazteak lesakako san ferminetara gerturatu ginen! giro ona bai horixe! gaueko giroa ezagutzeaz gain goizekoa ere disfrutatu genuen...



IMGP3285


...zer esanik ez... beitu fotuak!




lesakako san ferminak

2011-06-27
uztailaren bigarren astean karkar gazte taldeko batzuk joatekoak gara lesakako san ferminetara !! plana batzuentzako hiru gauez hantxe egotea da, beste batzuk aldiz, gau bat pasatzera goaz... edozelan ere giro ona bermaturik!




planik ezean, BADAKIZU jarri gurekin kontaktuan eposta bat bialduz

karkartaldea@gmail.com


IMGP2705
2010eko uztailan lesakako san ferminetan

bilboko errekan blai blai!

2011-05-30

Asteburu honetan karkar gazte arloko lau lagun larunbat eguerdian Bilboko Itsas Museora gerturatu ginen Bilboko errekan kanoak egiteko. Bertan bilbobentura deritzon elkarteak errekatik ibilbidetxoak egiteko aukera ematen baitu.

Bertan Txominek (kanoen arduradunak) azaldu zizkigun arrisku arauei adi egon eta pentsatu barik Nerbioi ibaian sartu ginen! Segiduan batek uretara salto egin zuen kanoatik, bainu bat hartzeko irrikitan zegoelarik, eta berarekin batera beste hirurok animatu ginen ere!

IMGP3225

Eguraldi ezinhobea eta giro ezinhobea ere, egun horretan bilboko triatloiarekin bat egin genuen,eta nola ez geuk hori aprobetxatu eta errekatik ikusi genuen lasterketa eguzkipean.

Hemen dituzue egun horretako fotuak, azalpen handirik behar ez dutenak, Bilboko errekaz nahi genuen beste disfrutatu genuen eta!

IMGP3209


ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Deustuko gazteak "De Aquí" errezitalean!

2011-03-24
"DE AQUÍ" errezitala aurkeztu zen Barakaldon otsailaren 25an. Hemengo poetak egindako zenbait poesia azaldu ziren (Joseba Sarrionaindia eta Blas de Otero batik bat).

Deustualdeko gazte hirukote batek Txalaparta eta Trikitixa jo zuten tarteka zenbait poesia girotuz. Benetan hunkigarria izan zen eta entzule askok negarretan bukatu zuten.

Beste bat egingo dutelakoan daude beraz adi egon eta hurbildu hurrengo batean!

REK Laburmetrai Lehiaketa Bilbo Hiria Irratian

2011-03-11

Bilbo Hiri Irratia 96.0 fm

sakatu: Deustualdeko euskarazko Laburmetrai Lehiaketa



Kar Kar Gazte taldeak eta Deustuko Gazte Asanbladak antolatuta Deustualdeko (eta Euskal Herriko edozein txokotako) gazteek euskarazko aisialdia eta kultura ekintzetan parte har dezaten...

REK - Deustualdeko Laburmetrai Lehiaketa

2011-02-22
Kar Kar Gazte Taldeak eta Deustuko Gazte Asanbladak Deustuko euskarazko laburmetrai lehiaketa (REK) antolatu dute.

Laburmetraiak edozein generokoak izan daitezke baina euskaraz izan behar dira derrigorrez. Aurkeztutako lanek ez dute 10 minutu baino gehiagoko iraupena izango (kredituak barne).

Lehiaketaren bestelako arauak eta datuak:
  • Apirilaren 2an, larunbata, hasiko da lehiaketa goizeko 10:00etan. Ordu horretan grabazioan agertu behar diren lokalizazioak eta objektua banatuko dira.
  • Apirilaren 3an, igandea, 20:00etan entregatu beharko da laburmetraia (DVD video + fitxategi bat AVI, MPG-2 edo WMV formatuan).
  • Grabazioa eta ediziorako behar diren materialak (kamerak, tripodeak, ordenagailuak...) parte hartzaileek ekarriko dituzte.

Sariak:
Lehenengo saria 300€

Bigarren saria: 100€
Hirugarren saria: 50€


ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!


rek