2009-12-17

PARTE HARTU NAHI BADOZU EMAN IZENA GAZTE!
karkartaldea@gmail.com

Beñat eta Xabi txalapartariei elkarrizketa

2009-10-27
“Alde mistikoa du txalapartak, bi pertsonen arteko harremana eta soinua sortzen du. Lotura egon behar da, eroso sentitzeko”

Arratsalde batean, Beñat eta Xabi Deustuko gazte lokalean zeudela, hantxe ikusi zuten txalaparta, eta harriduraz begiratu zuten. Ordun hasi ziren ingurukoei galdezka ea zer ote zen hori. Hori orain dela lau urte, eta egun, misteriotsu iruditu zitzaien soinu tresna, bizio bat bilakatu da eurentzako. Beñat Luzuriagak bere osaba zuen eredu, “berak erakutsi zizkidan hasierako onarri batzuk”.

Guretzako txalaparta jolasaldia da, eta ez da instrumentua, soinua ateratzeko tresna baizik” dio Xabik. Erritmoak markatu eta hortik sortzen diren soinuak dute gustoko biek.


Zaila da txalaparta menperatzea?
Ez da zaila, gustoko baduzu ez da zaila. Asko praktikatu behar da eta batez ere albokoa ondo ezagutu, feeling ona izan behar da kidearekin. Elkar ondo ezagutu eta horrela eboluzio bat sortzen da bien artean, doinu berriak ateraz eta konpenetrazio gehiago lortuz.
Behin onarriak ikasita, ondo ikusten dugu inprobisazioa egotea. Ez da dana zehaztuta egon behar, bakoitzak erritmoa non eta noiz emateko erabakia hartuko du, beti ere erritmo hori hautsi barik, jolas baten antzera da , guk halaxe ikusten dugu.

Jotzeko bi pertsona behar dituen instrumentu bakarra da txalaparta. Bion arteko elkar ulertzea edo konpenetrazioa nolakoa da?
Oso garrantzitsua da beste kidea ondo ezagutzea eta harreman ona izatea. Inoiz hiru edo bost pertsona batera jo dugu erritmo ezberdinak sortuz, eta hor harremana baino, erritmoa jarraitzea da helburua eta giro ona nabaritzea


Zer dakizue bere historiaz?
Gipuzkan sortu omen zen. Sagardo garaia zenean, sagarrak txikitzeko makila batzuk erabiltzen zituzten eta jotzerakoan egiten zuen doinua inguruko baserrietara heltzen zen, eta entzutean bazekiten sagardo garaia zela.


Zenbat darama ikastaroa Gazten?
Pilo bat urte. Ikastaroa beti egon da aktibo. Ez dago maisurik, ikasleak bakarrik. Hara heldu eta guztion artean saiatzen gara txalapartari doinuak ateratzen. Esan dugu, behin onarriak ikasita, erritmoarekin egin beharreko jolasaldia da.
Inoiz mendiko zuhaitz enborretan edota kalean topatzen dugun bankuarekin erritmoak ateratzen hasten gara, konturatu barik. Behin Iruñan, eskailera batzuk igotzen geundela, nafar lagun batek esan zigun, “entzun jendearen pausuak eskailerak igotzerakoan”, ta erritmo bat sortzen ari zen, harrigarria.


Deustuko Gazte Lokalean txalaparta jotzen ikasteko aukera dago. Zergaitik hain gazte gutxi aritzen dira txalapartan?
Gazteen artean gero eta zabalduago ikusten dugu txalaparta. OrekaTx taldeak, esaterako, lortu duen soinu eta erritmo ezberdinak, material anitzez sortuak, beste xarma eman dio txalapartari. Tradiziotik aldendu dute pixka bat, gauza berriak probatuz. Guk ildo horretatik ikusten dugu.


Zein da euskararen presentzia Gazte Lokaleko txalaparta saioetan? Euskaraz emateko aukera ematerik etorkizun batean?
Giro euskalduna da, baina gaztelerara jotzen da normalean. Kontraesana, bai, baina txipa aldatu barik dugu. Euskaraz inoiz mintzatzen dugu, baina, normalean gazteleraz aritzen gara, euskaraz hitz egiteko ohitura faltagatik. Prest gaude euskara hutsez emateko baina txipa aldatu behar dugu.

Saiorik egiten ahal dituzue gaztetxetik kanpo?
Bai, ezkontzetan, bazkari edota festetan jotzen dugu.

Asmorik duzue aurten txalaparta ikastaroa egiteko?
Noski baietz, astelehenero 19:30etatik 22:00ak arte.


Euskal Herritik kanpo aritu zineten txalapartarekin. Zelan izan zen?
Eusko Jaurlaritzak turismoa sustatzeko antolatu zituen jarduera batzuetan, Andaluzian, Polonian, Galizian … ibili ginen baina hortik ezer gehiagorik ez.

Txalaparta nazioarteko leihora ateratzen ari dela dirudi. Zein ikuspegi duzue txalapartaren etorkizunarekiko?
Gero eta sendoagoa ikusten dugu txalapartaren bidea, eta nahastuagoa kreatibitate aldetik. Gero eta txalapartari gehiago daude, batez ere Iruña eta Baztan inguruetan, bertan arrakasta handia dauka tresna mistiko honek.

Bilblogari blog lehiaketa martxan

2009-10-02
Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak BilBlogari Bilbo Handiko 15 eta 30 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa abiatu du.

Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz. Ez hori bakarrik, halaber, lehiaketa honen bidez gazteen parte-hartzea ere nabarmenduko da, eta partaidetza gazte hori euskalduna izango da.

Bilblogari lehiaketan nahi duen orok esku hartu ahalko du eta hiru atal izango dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da.

Horretarako, honako irizpide hauek baloratuko dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Azken iripizde horren harira, blog originalenak ere bere sari berezia izango du.

Nontzeberrik eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolaturiko ekimenaren asmoa, gazteek sutsuki maite dituzten teknologia berriez baliatzea da, euskara adin tarte eta esparru birtual horretan sustatzeko asmoz. Era berean Bilbo Handiko gazteen parte-hartzea ere bultzatu nahi da, haien blogetan biltzen dituzten kezka, iritzi, ekimen eta ideien bidez, betiere euskara dela hizkuntza nagusia.

Lehiaketa urriaren 1etik azaroaren 30era bitartean gauzatuko da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bidaliko dituzte web gunean islatzeko.

Abenduan epaimahaia (blog-etan adituak diren bi pertsona) bilduko da irabazleak aukeratzeko, eta azkenik, irabazleak iragarri eta sariak emango dira.

Honakoak dira sariok:
Blog pertsonal onena: 350 euro
Taldeko blog onena:350 euro
Blog tematiko onena: 350 euro
Blog originalena: 350 euro

Sari banaketarekin batera off-line-ko saio bat egongo da (hitzaldia edo mintegi txiki bat) non aditu hauek blogintzari buruzko datu interesgarriak agertuko dituzten. Informazio guztia www.bilblogari.net helbidean

Udako argazki lehiaketa

2009-09-29
udako argazki lehiaketaren irabazlea

"Garagardoa eta sakelakoa babestu guran"

"garagardoa eta sakelakoa babestu guran"

ZORIONAK!

Parte hartutako ARGAZKIAK:


Ibarrekolandan Aurkezpena

2009-09-28
Ibarrekolandako gazteei egin genien bisitatxo bat pasadan ikasturtean, gure egitasmoaren berri emanez eta orain arteko jardueren berri emanez.



Aurten indarberrituak helburu berdina dugu,
gazteei jakinaraztea euren aisialdia euskaraz pasatzeko aukera dutela.

"barrerik indartsuena euskaraz egiten dena"

Kar Kar LESAKAKO San Ferminetan

2009-07-21
Uztailaren 10etik 12ra Karkar gazte taldeak Lesakako San Ferminetara irteera antolatu zuen hirugarren urtez.

Irteeran deustuko hainbat gazte euskaltzalek hartu zuten parte. Asteburu hortan Deustuko jaietan olinpiadetako txapeldun suertatu ziren Solomo Gazta Asanbladakoekin hartu genuen ostatu Etxalar herriko nekazal etxe ikusgarri batean.

Lesakara autobuses hurbiltzen ginen jai giro alai eta eroaz gozatzeko. Herriko solomo gazta bokatak eta sagardo botila guztiak amaitu ostean, bakoitza ahal zuen moduan bueltatzen zen nekazal etxera.

Kar-Kar taldetik datorren urtera begira Lesakako San Ferminetan gurekin parrandan murgiltzera animatzen zaituztegu.

Gora San Fermin!
etxalarren lesakaruntz

Senegaletik

2009-06-26

Mamadou Moustapha Ngom edo “Mara”, lagunek ezagutzen duten moduan, Bilbora 22 urtekin heldu zen, bere lehengusu eta lagun batekin batera, orain 25 urte ditu. D.B.H.a atera berri du, paperak eskuratzea erreztu diona. Dakar-etik 190km-tara dagoen Khombole izeneko hirikoa (Senegal), Wolof-a da bere ama hizkuntza. Herrialdearen hizkuntza oficial Frantsesa izan arren, biztanleriaren %80a Wolofez mintzatzen da. Wolof etniatik eratorriatako lenguaia, gaur ia 7 milioi pertsonek erabiltzen dute eta Senegal,

Gambia eta Mauritanian da erabilia.


Mara mutil apala eta lotsatia da, ez du begietara so egiten konfidantzarik ez badu eta beti irrifartsu dago. Musulman fededuna, melokotoizko xukua eskatzen du berbetan aritzen garen bitartean,


Zerk animatu zintuen etorten?

Bartzelonan eta Frantzian dauden lagunek Europak lan egiteko aukera paregabeak eskeintzen zituela, bizi-maila hobeagoa zela eta lana eta etxebizitza topatzea erraza zela esan zidaten. Nik Europa ez nuen gustoso, saltzaile gisa jarduten nintzen ehungintzan, enpresa familiarrean, eta eskolan ikasia nintzen. Beti pentsatu izan dut nire herrian laguntzen geratuko nintzela, garatzen hari deneko Senegalean, baina hau hobeagoa izango zelakoan konbentzitu ninduten.


Zein izan zen zure lehenengo inpresioa?

Ordurako entzundako guztia gezurra zela ohartu nintzen. Hasieran zure helmuga ziren hirietan ez omen dago lana eta horregatik lehengusua eta biok Bilbon geratu ginen.


Zergatik Bilbo?

Hemen aukera gehiago genituela pentsatu genuen. Bestalde, etorkinak laguntzen dituzten elkarteek laguntza zoragarria ematen digutelako.


Nola izan zen hasiera?

Dirurik, lagunik eta hizkuntza ezagutu gabe, familia faltan botatzen duzu. Hona datozen senegaldar gehienak bezala, salmenta ibiltarian lanean jarri nintzen, paperik gabe ez baituzu lana topatzen eta senegaldarrak ez gara lapurretan aritzen. Konfidantzazko gizontzat hartzen zaituztenean, alokairua eta jatekoa ordaintzen dizute lanaren truke, ez da erraza. Ikasi izana eta saltzaile esperientziak arazorik ez edukitzen lagundu zidan, errespetatzen ninduten.


Etortzeko urteetan zer espero duzu?

Ikasten hasi nintzen, alde batetik paperen tramitazioa azkartzeko eta bestetik, nire formakuntzarekin jarraitzeko, baina, nahiz eta paperak lortu ditudan lana oraindik lortu. Aldiz, D.B.H.a bukatu dut eta ikasten jarraituko dut, lehenengo erdi-mailako gradua, gero goi-mailako batera igarotzeko asmoarekin.


Zer iruditu zitzaizun euskera ikasgaia?

Oso ondo iruditzen zait institutoetan ikasi ahal izana, Wolofak gure eguneroko hizkuntza izan arren, erakundeen bermerik ez dauka.


Ikasteko interesik ba al duzu?

Noski, datorren kurtsoan, erdi-mailako zikloara ez ezik, euskaltegira ere apuntatuko naiz. Edozeinek bezala lan egin nahi dut eta zenbait lanek euskera eskatzen dute. Dohainik ikasteko aukera dudanez aprobetzatuko dut. Sei urtetan E.G.A. ateratzea espero du.


Zaila iruditzen al zaizu?

Bai, txiri-txiri. Orain saharauien egoerari buruzko liburu bat irakurtzen ari naiz (En la jaima a la seis, Enkarterri) eta kondairak bai euskeraz eta bai gazteleraz idatzita daude. Irakurketak gaztelania hobetzen lagundu eta euskera gerturatzen dit.


Zer moduz bizi zara orain?

Eusko jaurlaritzatik jasotzen dudan diruari esker bizi naiz. Alokairua eta janaria ordaindu eta familiari diru pixkat bidaltzeko heltzen zait, hala ere, eurek badakite dirua gobernutik datorrela, ez diet inoiz nire egoerari buruz gezurrik esan. Orain ikaste da nahi dudana.


Zure herrialdera bueltatuko zara?

Ondo nago hemen eta horrela jarraitu ezkero, 8 urte barru espainiar nazionalitatea lortuko nuke eta ondorioz, soilik turista gisa bueltatzea edukiko nuke. Dena den, ez dut uste bueltatuko naizenik, hango egoera ez da ona. Gainera, nire neskalaguna unibertsitatean ikasten ari da eta amaitu bezain pronto Frantziara etortzeko asmoa dauka.

Deustuko Gazte Lokalaren urtemuga

2009-06-22
Deustuko Gazte Lokalaren 18. urtemuga ospatu zen joan den ekainaren 12 eta 13an. Gazte Asanbladeko kideek ekintza ugari prestatu dituzte: kontzertuak, herri bazkaria, txapelketak...

Kar Kar taldeak ospakizunetan parte hartu du aurten, futbolin txapelketan
hain zuzen ere. Zapatuan ospatu zen Txoridendan, arratsaldeko 18:00etan. Guztira 18 bikotek parte hartu zuten eta partida bakoitza bederatzi bolekin jokatu zen. Txapelketan parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz berba egitea zen, gazteleraz hitzen bat bota ezkero kontrako golarekin zigortzen zuen bikotea gure epaile bikainak. Txapelketa lau orduz luzatu zen eta jarraian lokalera egin zuten gazteek jaia jarraitzeko gogoz.

Zorionak Deustuko Gazte Lokala eta segi aurrera!!!

kar, kar, kar, kar krisiari

2009-06-17
Krisiak gogor egiten digu, baina kaña batekin gogorrago egiten diogu guk krisiari, eta ofertoi bat aurkitu ezkero, are gogorrago. Krisiak eta kañak, Blog & Beers, euskara eta itzulpenak. Oso kañeroa.


Hurtado Amezagan jasoa

FUTBOLIN TXAPELKETA

2009-06-09
EKAINAREN 13an arratsaldeko 18:00tan
Futbolin txapelketa Gazte Lokalean.
Eman izena Deustuko Gazte lokalean

hasi bikotea bilatzen!!!

EHZ festibala

2009-06-05
EHZ festibala
Musika jaialdia baino gehiago da.
Festibal euskalduna eta herrikoia.

EHZ Festibala 2009 - Heleta
Uztailak 3- 4- 5

Informazio gehiago HEMEN
Lagundu nahi? (partaidetza aktiboa)
946215805 Gazteak_Topagunea

ehzlogo

EI GAZTE!

2009-06-04
Ei Gazte!
Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa?
Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila "Ei Gazte! Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa?" Proiektuan parte hartzeko 18 eta 30 urte arteko gazteen bila dabil. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garatuko da proiektua eta gazteek hiru lurralde hauetako herri batean eta hiriburuan euskarak bizi duen egoera aztertzea du xede. Ostean, aterpetxe batean aste bukaera batetako egonaldian egoera desberdinak alderatuko dira eta beste lurraldetako gazteak eta egindako lana ezagutzeko aukera izango da.

Printzipioz irailean hasi eta abenduan amaitzen den ekimena da eta gazteek euskararen egoera ezagutzeko aukera izango dute eta soziolinguistikaren kontzeptu nagusiak ezagutu ahalko dituzte.

Proiektu honen garapenak aukera askeko kredituen konbalidazioa izango du (8 kreditu)

Interesatuek ondorengo helbide elektronikora bidal dezakete euren izen ematea gazteria@eusko-ikaskuntza.org ondorengo datuak bidaliz:

Bidali behar diren datuak:
Izen Abizenak
Jaiotze Data
Zein lurraldetan bizi den
Ikasketak ( amaituak edo burutzen ari direnak)

Interesdunak 943310855 era dei edo gazteria@eusko-ikaskuntza.org helbidera idatzi."

LESAKAKO SAN FERMINAK

2009-06-02
Uztailaren 11 eta 12 Lesakako San Fermminetara
Eguerdian irten eta gaua bertan pasatu
(kanping denda beharrezkoa izango da)

IZENA eman nahi badozu bota eposta karkartaldea@gmail.com

lesaka09kartela

ARGAZKI Lehiaketa UDAN ZEHAR

2009-06-01
Hartu argazki kamara eta hasi argazkiak ateratzen... klick!, klick!, klick!

Kar Kar gazte taldeak martxan jarri du ARGAZKI LEHIAKETA udan zehar.
Gaia "Nola Ikusten duzu Deustu"
(Euskararen arima Deustun hoberen adierazten duenak 1go saria jasoko du: Afaria bi pertsonentzako Bordatxo Jatetxean)

- Argazkiak 13x20 tamainan izan beharko dira
- Pertsona bakoitzeko 3 argazki gehienez
- Posta arruntaz bidali zuen datuekin eta telefono kontaktu batekin helbide honetara:
Berbaizu Euskara Elkartea, Ramon Y CAjal 42; 48014 - Bilbo

Erakusketa irailean egingo da.

KLICk!

argazkilehiaketaBB

FUTBOLIN TXAPELKETA

2009-05-25
Hau bai arrakasta! Deustualdeko gazte guztiak gerturatu eta nola ez parte hartu zuten gustora.

Deustuko jaietako bigarren asteburuan antolatu zen. Jai giroa, euskara eta nola ez tentsioa ere bai!
Hurrengo urtean berriz antolatzeko prest!

Irabazleak: Igor eta Ibon
Zorionak!





ARGAZKI GEHIAGO...

Gazte Olinpiadak

2009-05-22
Gazte Olinpiadak antolatu zituen kar kar-ek bere lehenengo urtean. Deustualdeko gazteak ondo baino hobeto pasa zuten, argazkiak ikusi, ikusi, ikusi!!



Irabazleak hauexek (ospakizunaren beroaldian):
Goitik hasita eta ezkerretik eskumara, Iker Uriarte, Jon Ercilla, Imanol Montiaga eta Unai De La Torre. Beheko lerroan Lander Abasolo, Aitor Lozano eta Xabier Muruaga. Zorionak!

Talogintza tailerra

2009-05-14
Bi urte jarraian egin dugu Talo ikastaroa.
Hurrengo urteari begira berriro ere egingo da, baina, Larrauriko baserri batean. Bertan dagoen labe batean taloa egin, bertako emakume batek taloaren gaineko azalpenak emango dizkigu eta ondoren ibilbidetxo bat egitea tragu batzuekin batera.
Gogoratu abenduan... bai, bai, bai TALO BAI!

Bitartean ikusi zelako giroa egon den oin arte!
Esker mile ere Zanpa Zanpa Elkarteari, euren txokoa uzteagatik.

EGIN DEZAGUN ONDO

2009-05-08

KAR KAR BIDEO AURKEZPENA


Egin dezagun ondo,

urtebete darama Kar Kar Gazte arloak lanean. 2007an elkartu ginen lau lagun. Euskararekiko sentsibilizazioa barneratu nahian gazteen artean, eta guk gazte moduan konturatu ginelako euskararekin bat egin dezakegula gure eguneroko bizitzan eta aisialdian.

Badakigulako, gazte askok euskaraz egiteko aukera dutela, hizkuntza ezagutzen dutelako, baña zeozergatik ez dutela egiten euren artean.
Beldurra ote? Lotsa? Bigarren hizkuntzat ikusten dutelako?... ez dakigu. Baina, guk kontzientzia hartu, eta orduan hasi ginen buruari bueltaka. Zergaitik ez sortu gazte talde bat non euskararekiko sentsibilizatze hori barneratuz, ondo pasatzeko momentuak izan?

Deustualdean ikusten dugu euskararekiko sentsibilizatze hori aktibatu behar dugula gazteen artean. Ohituretan, aisialdian, inguruan, errutinan... gazteek euskara barneartzea dugu xede.

Denbora gutxi badugu ere, gauza asko egin ditugu: talogintza tailerra, Lesakako San Ferminetara irteera, futbolin txapelketa... eta gure helburua gazteen ingurua euskalduntzeaz aparte, gazteen aisialdia hamaika jarduerez betetzea da.
Horretarako, eta gu gazte talde horren barnean sarturik, ez dugu derrigortu nahi, ezta gure ideiak bakarrik abian jarri nahi. Guztiz kontrakoa. Gazteen ideiak, motibazioak, gogoak, nahiak, asmoak, eta abarrak kaleratu nahi ditugu, eta hori guztia euskaraz eramangarria da, noski baietz.

Dana da posible, eta edonork izan dezake bere barnean zeozer. Zeozer egiteko gogoa. Ta guk aukera hori eman nahi dugu.

Aski lasai edonork guregana hurbildu daiteke, proposamenak bota, iritziak trukatu, taldean parte hartu... zeren zain zaude? Hasi zeure buruari galdetzen zer duzun gustoko...ta emaiozu aukera euskarari.


KAR KAR
Barrerik indartsuena euskaraz egiten dena.



KAR KAR HASIERAK 2007