REK - Deustualdeko Laburmetrai Lehiaketa

2011-02-22
Kar Kar Gazte Taldeak eta Deustuko Gazte Asanbladak Deustuko euskarazko laburmetrai lehiaketa (REK) antolatu dute.

Laburmetraiak edozein generokoak izan daitezke baina euskaraz izan behar dira derrigorrez. Aurkeztutako lanek ez dute 10 minutu baino gehiagoko iraupena izango (kredituak barne).

Lehiaketaren bestelako arauak eta datuak:
  • Apirilaren 2an, larunbata, hasiko da lehiaketa goizeko 10:00etan. Ordu horretan grabazioan agertu behar diren lokalizazioak eta objektua banatuko dira.
  • Apirilaren 3an, igandea, 20:00etan entregatu beharko da laburmetraia (DVD video + fitxategi bat AVI, MPG-2 edo WMV formatuan).
  • Grabazioa eta ediziorako behar diren materialak (kamerak, tripodeak, ordenagailuak...) parte hartzaileek ekarriko dituzte.

Sariak:
Lehenengo saria 300€

Bigarren saria: 100€
Hirugarren saria: 50€


ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!


rek