Kar Kar taldeak ospakizunetan parte hartu du aurten, futbolin txapelketan hain zuzen ere. Zapatuan ospatu zen Txoridendan, arratsaldeko 18:00etan. Guztira 18 bikotek parte hartu zuten eta partida bakoitza bederatzi bolekin jokatu zen. Txapelketan parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz berba egitea zen, gazteleraz hitzen bat bota ezkero kontrako golarekin zigortzen zuen bikotea gure epaile bikainak. Txapelketa lau orduz luzatu zen eta jarraian lokalera egin zuten gazteek jaia jarraitzeko gogoz.
Zorionak Deustuko Gazte Lokala eta segi aurrera!!!
0 Iruzkin:
Publicar un comentario