Deustuko gazteak "De Aquí" errezitalean!

2011-03-24
"DE AQUÍ" errezitala aurkeztu zen Barakaldon otsailaren 25an. Hemengo poetak egindako zenbait poesia azaldu ziren (Joseba Sarrionaindia eta Blas de Otero batik bat).

Deustualdeko gazte hirukote batek Txalaparta eta Trikitixa jo zuten tarteka zenbait poesia girotuz. Benetan hunkigarria izan zen eta entzule askok negarretan bukatu zuten.

Beste bat egingo dutelakoan daude beraz adi egon eta hurbildu hurrengo batean!

0 Iruzkin:

Publicar un comentario