Uztailaren 10etik 12ra Karkar gazte taldeak Lesakako San Ferminetara irteera antolatu zuen hirugarren urtez.
Irteeran deustuko hainbat gazte euskaltzalek hartu zuten parte. Asteburu hortan Deustuko jaietan olinpiadetako txapeldun suertatu ziren Solomo Gazta Asanbladakoekin hartu genuen ostatu Etxalar herriko nekazal etxe ikusgarri batean.
Lesakara autobuses hurbiltzen ginen jai giro alai eta eroaz gozatzeko. Herriko solomo gazta bokatak eta sagardo botila guztiak amaitu ostean, bakoitza ahal zuen moduan bueltatzen zen nekazal etxera.
Kar-Kar taldetik datorren urtera begira Lesakako San Ferminetan gurekin parrandan murgiltzera animatzen zaituztegu.
Mamadou Moustapha Ngom edo “Mara”, lagunek ezagutzen duten moduan, Bilbora 22 urtekin heldu zen, bere lehengusu eta lagun batekin batera, orain 25 urte ditu. D.B.H.a atera berri du, paperak eskuratzea erreztu diona. Dakar-etik 190km-tara dagoen Khombole izeneko hirikoa (Senegal), Wolof-a da bere ama hizkuntza. Herrialdearen hizkuntza oficial Frantsesa izan arren, biztanleriaren %80a Wolofez mintzatzen da. Wolof etniatik eratorriatako lenguaia, gaur ia 7 milioi pertsonek erabiltzen dute eta Senegal,
Gambia eta Mauritanian da erabilia.
Mara mutil apala eta lotsatia da, ez du begietara so egiten konfidantzarik ez badu eta beti irrifartsu dago. Musulman fededuna, melokotoizko xukua eskatzen du berbetan aritzen garen bitartean,
Zerk animatu zintuen etorten?
Bartzelonan eta Frantzian dauden lagunek Europak lan egiteko aukera paregabeak eskeintzen zituela, bizi-maila hobeagoa zela eta lana eta etxebizitza topatzea erraza zela esan zidaten. Nik Europa ez nuen gustoso, saltzaile gisa jarduten nintzen ehungintzan, enpresa familiarrean, eta eskolan ikasia nintzen. Beti pentsatu izan dut nire herrian laguntzen geratuko nintzela, garatzen hari deneko Senegalean, baina hau hobeagoa izango zelakoan konbentzitu ninduten.
Zein izan zen zure lehenengo inpresioa?
Ordurako entzundako guztia gezurra zela ohartu nintzen. Hasieran zure helmuga ziren hirietan ez omen dago lana eta horregatik lehengusua eta biok Bilbon geratu ginen.
Zergatik Bilbo?
Hemen aukera gehiago genituela pentsatu genuen. Bestalde, etorkinak laguntzen dituzten elkarteek laguntza zoragarria ematen digutelako.
Nola izan zen hasiera?
Dirurik, lagunik eta hizkuntza ezagutu gabe, familia faltan botatzen duzu. Hona datozen senegaldar gehienak bezala, salmenta ibiltarian lanean jarri nintzen, paperik gabe ez baituzu lana topatzen eta senegaldarrak ez gara lapurretan aritzen. Konfidantzazko gizontzat hartzen zaituztenean, alokairua eta jatekoa ordaintzen dizute lanaren truke, ez da erraza. Ikasi izana eta saltzaile esperientziak arazorik ez edukitzen lagundu zidan, errespetatzen ninduten.
Etortzeko urteetan zer espero duzu?
Ikasten hasi nintzen, alde batetik paperen tramitazioa azkartzeko eta bestetik, nire formakuntzarekin jarraitzeko, baina, nahiz eta paperak lortu ditudan lana oraindik lortu. Aldiz, D.B.H.a bukatu dut eta ikasten jarraituko dut, lehenengo erdi-mailako gradua, gero goi-mailako batera igarotzeko asmoarekin.
Zer iruditu zitzaizun euskera ikasgaia?
Oso ondo iruditzen zait institutoetan ikasi ahal izana, Wolofak gure eguneroko hizkuntza izan arren, erakundeen bermerik ez dauka.
Ikasteko interesik ba al duzu?
Noski, datorren kurtsoan, erdi-mailako zikloara ez ezik, euskaltegira ere apuntatuko naiz. Edozeinek bezala lan egin nahi dut eta zenbait lanek euskera eskatzen dute. Dohainik ikasteko aukera dudanez aprobetzatuko dut. Sei urtetan E.G.A. ateratzea espero du.
Zaila iruditzen al zaizu?
Bai, txiri-txiri. Orain saharauien egoerari buruzko liburu bat irakurtzen ari naiz (En la jaima a la seis, Enkarterri) eta kondairak bai euskeraz eta bai gazteleraz idatzita daude. Irakurketak gaztelania hobetzen lagundu eta euskera gerturatzen dit.
Zer moduz bizi zara orain?
Eusko jaurlaritzatik jasotzen dudan diruari esker bizi naiz. Alokairua eta janaria ordaindu eta familiari diru pixkat bidaltzeko heltzen zait, hala ere, eurek badakite dirua gobernutik datorrela, ez diet inoiz nire egoerari buruz gezurrik esan. Orain ikaste da nahi dudana.
Zure herrialdera bueltatuko zara?
Ondo nago hemen eta horrela jarraitu ezkero, 8 urte barru espainiar nazionalitatea lortuko nuke eta ondorioz, soilik turista gisa bueltatzea edukiko nuke. Dena den, ez dut uste bueltatuko naizenik, hango egoera ez da ona. Gainera, nire neskalaguna unibertsitatean ikasten ari da eta amaitu bezain pronto Frantziara etortzeko asmoa dauka.
Deustuko Gazte Lokalaren 18. urtemuga ospatu zen joan den ekainaren 12 eta 13an. Gazte Asanbladeko kideek ekintza ugari prestatu dituzte: kontzertuak, herri bazkaria, txapelketak... Kar Kar taldeak ospakizunetan parte hartu du aurten, futbolin txapelketan hain zuzen ere. Zapatuan ospatu zen Txoridendan, arratsaldeko 18:00etan. Guztira 18 bikotek parte hartu zuten eta partida bakoitza bederatzi bolekin jokatu zen. Txapelketan parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz berba egitea zen, gazteleraz hitzen bat bota ezkero kontrako golarekin zigortzen zuen bikotea gure epaile bikainak. Txapelketa lau orduz luzatu zen eta jarraian lokalera egin zuten gazteek jaia jarraitzeko gogoz.
Zorionak Deustuko Gazte Lokala eta segi aurrera!!!
Krisiak gogor egiten digu, baina kaña batekin gogorrago egiten diogu guk krisiari, eta ofertoi bat aurkitu ezkero, are gogorrago. Krisiak eta kañak, Blog & Beers, euskara eta itzulpenak. Oso kañeroa.
Ei Gazte! Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa? Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila "Ei Gazte! Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa?" Proiektuan parte hartzeko 18 eta 30 urte arteko gazteen bila dabil. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garatuko da proiektua eta gazteek hiru lurralde hauetako herri batean eta hiriburuan euskarak bizi duen egoera aztertzea du xede. Ostean, aterpetxe batean aste bukaera batetako egonaldian egoera desberdinak alderatuko dira eta beste lurraldetako gazteak eta egindako lana ezagutzeko aukera izango da.
Printzipioz irailean hasi eta abenduan amaitzen den ekimena da eta gazteek euskararen egoera ezagutzeko aukera izango dute eta soziolinguistikaren kontzeptu nagusiak ezagutu ahalko dituzte.
Proiektu honen garapenak aukera askeko kredituen konbalidazioa izango du (8 kreditu)
Interesatuek ondorengo helbide elektronikora bidal dezakete euren izen ematea gazteria@eusko-ikaskuntza.org ondorengo datuak bidaliz:
Bidali behar diren datuak: Izen Abizenak Jaiotze Data Zein lurraldetan bizi den Ikasketak ( amaituak edo burutzen ari direnak)
Interesdunak 943310855 era dei edo gazteria@eusko-ikaskuntza.org helbidera idatzi."
Hartu argazki kamara eta hasi argazkiak ateratzen... klick!, klick!, klick!
Kar Kar gazte taldeak martxan jarri du ARGAZKI LEHIAKETA udan zehar. Gaia "Nola Ikusten duzu Deustu" (Euskararen arima Deustun hoberen adierazten duenak 1go saria jasoko du: Afaria bi pertsonentzako Bordatxo Jatetxean)
- Argazkiak 13x20 tamainan izan beharko dira - Pertsona bakoitzeko 3 argazki gehienez - Posta arruntaz bidali zuen datuekin eta telefono kontaktu batekin helbide honetara: Berbaizu Euskara Elkartea, Ramon Y CAjal 42; 48014 - Bilbo
Gazte Olinpiadak antolatu zituen kar kar-ek bere lehenengo urtean. Deustualdeko gazteak ondo baino hobeto pasa zuten, argazkiak ikusi, ikusi, ikusi!!
Irabazleak hauexek (ospakizunaren beroaldian): Goitik hasita eta ezkerretik eskumara, Iker Uriarte, Jon Ercilla, Imanol Montiaga eta Unai De La Torre. Beheko lerroan Lander Abasolo, Aitor Lozano eta Xabier Muruaga. Zorionak!
Bi urte jarraian egin dugu Talo ikastaroa. Hurrengo urteari begira berriro ere egingo da, baina, Larrauriko baserri batean. Bertan dagoen labe batean taloa egin, bertako emakume batek taloaren gaineko azalpenak emango dizkigu eta ondoren ibilbidetxo bat egitea tragu batzuekin batera. Gogoratu abenduan... bai, bai, bai TALO BAI!
Bitartean ikusi zelako giroa egon den oin arte! Esker mile ere Zanpa Zanpa Elkarteari, euren txokoa uzteagatik.
urtebete darama Kar Kar Gazte arloak lanean. 2007an elkartu ginen lau lagun. Euskararekiko sentsibilizazioa barneratu nahian gazteen artean, eta guk gazte moduan konturatu ginelako euskararekin bat egin dezakegula gure eguneroko bizitzan eta aisialdian.
Badakigulako, gazte askok euskaraz egiteko aukera dutela, hizkuntza ezagutzen dutelako, baña zeozergatik ez dutela egiten euren artean. Beldurra ote? Lotsa? Bigarren hizkuntzat ikusten dutelako?... ez dakigu. Baina, guk kontzientzia hartu, eta orduan hasi ginen buruari bueltaka. Zergaitik ez sortu gazte talde bat non euskararekiko sentsibilizatze hori barneratuz, ondo pasatzeko momentuak izan?
Deustualdean ikusten dugu euskararekiko sentsibilizatze hori aktibatu behar dugula gazteen artean. Ohituretan, aisialdian, inguruan, errutinan... gazteek euskara barneartzea dugu xede.
Denbora gutxi badugu ere, gauza asko egin ditugu: talogintza tailerra, Lesakako San Ferminetara irteera, futbolin txapelketa... eta gure helburua gazteen ingurua euskalduntzeaz aparte, gazteen aisialdia hamaika jarduerez betetzea da. Horretarako, eta gu gazte talde horren barnean sarturik, ez dugu derrigortu nahi, ezta gure ideiak bakarrik abian jarri nahi. Guztiz kontrakoa. Gazteen ideiak, motibazioak, gogoak, nahiak, asmoak, eta abarrak kaleratu nahi ditugu, eta hori guztia euskaraz eramangarria da, noski baietz.
Dana da posible, eta edonork izan dezake bere barnean zeozer. Zeozer egiteko gogoa. Ta guk aukera hori eman nahi dugu.
Aski lasai edonork guregana hurbildu daiteke, proposamenak bota, iritziak trukatu, taldean parte hartu... zeren zain zaude? Hasi zeure buruari galdetzen zer duzun gustoko...ta emaiozu aukera euskarari.
KAR KAR Barrerik indartsuena euskaraz egiten dena.